
Badugu 2027rako data!
XXVI.en Zegama-Aizkorri Ekainaren6ean ospatuko da eta aurre izenemateak urtarrilaren 11an irekiko dira Maratoirako eta 25an KB eta Junior Trail-erako.
Zegama-Aizkorri . Badago data 26. edizioa egiteko, mundu mailako mendi maratoirik esanguratsuena bezala hartua dena. 2027ko ekainaren 6ean ehunka zalek hegan eramango dituzte korrikalariak mundu mailako ikur diren parajeetara, Sancti-Spiritura, esaterako. Golden Trail World Serierako proba puntuagarriak 225 plaza izango ditu aurten ere zozketan.
Maratoiko dortsaletan parte hartzeko aurreinskripzioak urtarrilaren 11an irekiko dira,12:00etan, Kronoak.com izen-emate plataformaren bidez. Hamaika egunez, urtarrilaren 11tik 22ra, parte hartu nahi duten guztiek aurrez izena eman ahal izango dute maratoiko dortsal bat eskuratzeko. Ondoren, zozketara doazenak, dortsala denbora onagatik dutenak eta dortsala herrikoa izateagatik edo edizio guztiak amaitu izanagatik dutenak banatuko dira. Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era, berriz, 13.en Kilometro Bertikala eta 16. Junior Traila (16-18 urte) egiteko epea irekiko da. Hiru lasterketetarako dortsalen zozketa otsailaren 12an egingo da.
2027ko ekainaren 6ean, azken ediziorako irabazleen lekukoa hartuko duten atletak ezagutuko dira: Tove Alexandersson suediarra, Zegaman egin zuen lehen agerraldian probaren errekorra hautsi zuena 4h08:09ko denbora ikusgarriarekin (Malen Osa bigarren eta Sara Alonso hirugarren zirela podioan), eta Elhousine Elazzaoui marokoarra (3h45:07), Kilian Jorneten ondoren Zegamako plazan garaipena errepikatzeko gai izan den lehen korrikalaria bilakatuz historia egin zuena.
ZEGAMA 2027RAKO DATAK
- 2027ko urtarrilak 11: 26.en Zegama-Aizkorri Maratoiaren aurre izen ematea
- 2027ko urtarrilak 25: 13. en Zegama-Aizkorri KBaren eta 16. en Zegama-Aizkorri Junior Trail-aren aurre izen emateak
- 2027ko otsailak 12: Dortsalen zozketa
- 2027ko ekainak 4: 13.en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala
- 2027ko ekainak 6: 26. Zegama-Aizkorri Maratoia eta 16. Zegama-Aizkorri Junior Trail-a
- Urria 2026 (1 albiste)
- Iraila 2026 (1 albiste)
- Maiatza 2026 (3 albiste)
- Martxoa 2026 (1 albiste)
- Otsaila 2026 (2 albiste)
- Urria 2025 (1 albiste)
- Maiatza 2025 (3 albiste)
- Otsaila 2025 (2 albiste)
- Abendua 2024 (1 albiste)
- Maiatza 2024 (3 albiste)
- Otsaila 2024 (2 albiste)
- Urtarrila 2024 (1 albiste)
- Azaroa 2023 (1 albiste)
- Maiatza 2023 (3 albiste)
- Otsaila 2023 (2 albiste)
- Azaroa 2022 (1 albiste)
- Maiatza 2022 (2 albiste)
- Abendua 2021 (1 albiste)
- Urria 2021 (1 albiste)
- Ekaina 2021 (2 albiste)
- Martxoa 2021 (1 albiste)
- Maiatza 2020 (1 albiste)
- Apirila 2020 (1 albiste)
- Martxoa 2020 (5 albiste)
- Otsaila 2020 (2 albiste)
- Abendua 2019 (1 albiste)
- Urria 2019 (1 albiste)
- Ekaina 2019 (3 albiste)
- Maiatza 2019 (3 albiste)
- Martxoa 2019 (1 albiste)
- Otsaila 2019 (2 albiste)
- Ekaina 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2018 (4 albiste)
- Otsaila 2018 (2 albiste)
- Urtarrila 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2017 (8 albiste)
- Otsaila 2017 (2 albiste)
- Urtarrila 2017 (1 albiste)
- Maiatza 2016 (4 albiste)
- Otsaila 2016 (3 albiste)
- Urtarrila 2016 (1 albiste)
- Maiatza 2015 (3 albiste)
- Apirila 2015 (1 albiste)
- Otsaila 2015 (2 albiste)
- Urtarrila 2015 (3 albiste)
- Azaroa 2014 (2 albiste)
- Maiatza 2014 (2 albiste)
- Otsaila 2014 (2 albiste)
- Urtarrila 2014 (1 albiste)




































