XXIII. ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIAN aurre-inskripzio epea urtarrilaren 15etik 26ra bitartean izango da.
Izena eman ahal izateko arautegian ezarrita dauden baldintzak bete behar dira eta ez da derrigorrezkoa mendian federatuta egotea.
Maila honetako frogek dakartzaten hainbat konpromiso kontuan izanik, antolakuntzak 150 dortsal erreserbatuko ditu konpromiso horiei erantzuteko.
Bestalde, ekitaldi guztietan parte hartu duten korrikalarien eta azken bi ekitalditan (2022-2023) denborarik onenak lortu dituzten korrikalarien presentzia bermatzeko, antolakuntzak beste 125 dortsal erreserbatuko ditu korrikalari hauentzat.
Geratzen diren dortsalak (225) zozketatu egingo dira. Aurrez aipatu bezala, dortsala lortzen duen korrikalaria ez da zozketa prozesuan sartuko.
Lehenengo aldiz zozketan parte hartzen duten korrikalariek, zozketarako zenbaki bakar bat izango dute. Aurreko urteetan zozketan parte hartu eta dortsalik suertatu ez zaion korrikalariari, zenbaki bat gehiago gehituko zaie, zozketan parte hartu eta dortsalik izan ez duten urte bakoitzeko. Korrikalariren bati dortsala suertatu bazaio aurreko urteren batean, hurrengo urteetako zozketak bakarrik hartuko dira kontutan.
Aurre-inskripzioa egiteko modu bakarra RockTheSport.com web orrian dagoen formularioa betetzea izango da. Telefonoz edo posta elektronikoz egiten diren eskaerak ez dira onartuko.
Zozketa Zegamako Kultur Etxean izango da 2024ko otsailaren 23-an, arratsaldeko 18.00-etan. Zozketa publikoa izango da eta beraz, edonork izango du zozketara joateko aukera.
Dortsala egokitu zaien partaideen zerrenda, zozketa egunean bertan, gure sare sozialetan eta web orrian argitaratuko da. Zerrenda horretan, zozketaz dortsala lortu dutenen izenak eta azken bi urteetan denbora ona lortzeagatik nahiz ekitaldi guztietan parte hartzeagatik dortsala izango duten korrikalarien izenak agertuko dira.
Dortsala egokitutakoen zerrendan aurkitzen den pertsonak RockTheSport.com web orriko pausoak jarraitu beharko ditu.
Korrikalaririk ez da onartuko proba egunean diru sarrera egin ezean. Ordainketa egiteko azken eguna aurrerago zehaztuko dugu.
Izen-ematea osatzeko pauso guztiak behar bezala betetzen dituztenek, konfirmazio emaila jasoko dute.
Izen-ematea osatzeko pauso guztiak behar bezala betetzen dituztenek, konfirmazio gutuna jasoko dute maiatzean.
Dortsala dutenen artean, norbaitek frogan parte hartzeko aukerarik izango ez balu (lesioren batengatik, beste konpromisoren batengatik e.a.) ahalik eta azkarren jakinarazi beharko lioke antolakuntzari email bidez. Froga eguna baino 15 egun lehenago edo aurrez jakinarazten bada, ordaindutako diru kopurua itzuli egingo da.
Izen emateko diru ordainketak lasterketan parte hartzeko eskubidea ematen du, hala nola, erantzukizun zibileko eta istripu asegurua bermatu eta antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera. Horrez gain dortsalarekin batera eta lasterketa amaieran lasterkari bakoitzari banatuko zaien hainbat material lortzeko eskubidea ere bai.
Bajak direla eta geratzen diren hutsuneak, zozketako zerrenda errespetatuz beteko dira. Antolakuntza, dortsala izango duten korrikalari berri hauekin harremanetan jarriko da egoera honen berri emateko. Kasu hauetan ere inskripzioa egiteko baldintza guztiak bete beharko dituzte.