Araudia

1. Data eta lekua

XXIII.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia maiatzaren 26an ospatuko da Zegaman (Gipuzkoa) eta irteera goizeko 9:00etan izango da.

2. Ibilbidea

Proba, Aizkorri mendizerraren bi isurietatik iragaten da. 42,195 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela 5.472 metrokoa da. Neurketak EMFko eta FEDMEko teknikariek homologatu dituzte.

3. Puntuagarria

Golden Trail World Series 2024-rako puntuagarria izango da.

4. Partehartzea

18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat.

5. Mailak

(proba ospatzen den egunean duten adina)

Gizonezkoen maila

Seniorrak: 18-40 urte bitartekoak
Beteranoak: 40 urtetik gorakoak

Emakumezkoen maila:

Seniorrak: 18-40 urte bitartekoak
Beteranak: 40 urtetik gorakoak

6. Izen-ematea

Aurre-inskripzio epea Urtarrilaren 15tik 26ra izango da eta 1€ko kostua izango du. Dortsalen zozketa Otsailaren 23an egingo delarik.

7. Prezioa

Kuota 75€koa da eta zenbateko honek zera bermatzen du: proban parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa, antolakuntzak parte-hartzaileentzako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea, oroigarri bat eta antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko aukera.

8. Seinaleztapena

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin. Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan zehar jarriko dira.

9. Kontrolak

Probaren luze-zabalean antolakuntzak 13 kontrol-gune jarri ditu eta berauetatik pasatzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira erregelamenduzko igarotze-kontrolak.

10. Hornidura

13 postu atonduko dira helmugakoaz gain. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei (ura, fruta, barrak, edari energetikoak e.a.).

11. Igarotze denborak

Korrikalariek, gehienez ere, 8 ordu izango dituzte helmugara iristeko eta, hau horrela, denbora gainditzen duten parte-hartzaileek behin-betiko sailkapenean agertzeko aukera oro galduko dute.

Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: igarotze-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean, erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean. Xede hauetarako, probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte-hartzea aurreikusten du antolakuntzak. Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.

Igarotze denbora GUZTIAK
DISTANTZIA DENBORA MUGA (irteeratik)
Zegama- IRTEERA 0km 09:00
Ultzama 8,7km 10:25 (1h25)
Atabarreta 13,5km 11:20 (2h20)
Aratz 16,1km 12:00 (3h)
Sancti Spiritu 19,6km 12:15 (3h15)
Aketegi 23,2km 13:30 (4h30)
Oltze 26,6km 14:25 (5h25)
Urbia 28,5km 14:50 (5h50)
Itzubiaga 32,3km 15:30 (6h30)
Moano 34,2km 16:00 (7h)
Oazurtza 37,8km 16:30 (7h30)
Zegama- META 42,195km 17:00 (8h)

12. Sariak

Ikusi sariak atala.

13. Sailkapenak

Sailkatzen diren korrikalari guztiek puntuatuko dute Golden Trail World Series-etarako.

14. Bilera informatiboa

Antolakuntzak probaren iraganbide ezberdinei buruzko informazio topografikoa eta antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu aurkezpen bilera batean. Aurkezpena Zegamako Eskolako patioan egingo da proba ospatu bezperan, hau da, 2024ko maiatzaren 25an, arratsaldeko 18:00etan. Oso garrantzitsua da parte-hartzaileak bilera honetan esandakoen berri izatea.

15. Dortsalen banaketa

Larunbatean 17:00-19:00 bitartean eskolako gimnasioan eta igandean 07:00-08:30 bitartean elizako arkupeetan jaso ahal izango dira dortsalak.

16. Ingurumena

Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.

Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.

17. Osasun-Laguntza

 Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan. Era berean masaje-zerbitzuak, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten edota ondoezak jota iristen diren kirolariei aurreneko laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan.

18. Segurtasuna

Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, maratoia bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

19. Laguntza ezbeharretan

Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

20. Erantzunkizuna

Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen bada; eta baita parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere, xede horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita helmugan bertan. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

21. Derrigorrezko materiala

Parte hartzaileek derrigorrezkoa dute lasterketak irauten duen denboran zira bat eramatea eta baita hornidura likidorako edalontzia ere. Antolakuntzak parte-hartzaile batzuei dortsal bikoitza eta GPS gailua ematen badizkie, nahitaez eraman beharko da.

22. Osasun politika

QUARTZ ekitaldi programaren barruan gaude osasuna babestu eta kirol libre bat laguntzeko. Parte hartzaile guztiek onartzen dituzte programako arauak izena ematean.