Ikusleentzako aukerak eta trafiko gomendioak

Zegama-Aizkorriko maratoia Sancti-Spiritun ikusteko aukera ezberdinak azaltzen dizkizuegu eta hemendik Aizkorrira puntu horiak jarraituz igo zaitezkete. Iganderako trafiko gomendioak ere hemen daude.

Lehen aukera (Autobusa + oinez)

07:30etan eta 08:00etan autobus bat aterako da Zegamako plazatik eta trenaren geralekuraino igoko da. Gidarien laguntzaz, Sancti Spiritura eramango zaituzten pista hartuko da, Supporter Point kokatuko den lasterketaren puntu mitikora.

Bideak 6,3 km ditu eta 450 m-ko desnibel positiboa.

Bigarren aukera (oinez)

Zegamako plazatik Sancti Spiritura igo daiteke Donejakue Bidea jarraituz, gezi horiz markatuta dagoena.

6,9 km-ko igoera da, 661m-ko desnibel positiboarekin.

Trafiko gomendioak

GO01 (Beasain-Zegama) autobus linearen ordutegia

Deskargatzeko egin klik hemen

Antolatzaileak

Babesle Nagusiak

Beste Babesleak