2021ean beste modu batean gozatzeko aukera
Gaurkoa izango zen 2021eko Zegama-Aizkorri egiteko aukeratu genuen eguna, baina horren ordez udan zehar egingo dugun ekimenaren berri eman nahi dugu. Uda honetan Zegama beste modu batean gozatzeko aukera emango dizuegu!
2021eko Ekainaren 6a, hau zen aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiteko jarri genuen data. Asteburu hau izango zen herria jendez, kolorez eta biziz beteko litzatekeen asteburua. Martxoaren 30ean jakinarazi genuen bezala, aurtengoan ere, osasun egoera kontuan hartuta, ez ospatzea erabaki genuen.
Mezu hura ordea “uste baina lehenago ikusiko dugu elkar!” esanez agurtu genuen. Eta iritsi da hilabete guzti hauetan eskuartean izan dugun ekimena aurkezteko garaia.
2021ean ezin izango da lasterketaren esperientzia bizi, baina Zegaman korrika egin eta lehiatzearen zirrara bizi ahal izango da!
Uda honetan Zegama itzuliko da! Bai, ongi irakurri duzu, beste modu batean baina Zegama itzuliko da. OTR aplikazioari esker egunero korrikalari batzuek dortsala jantzi eta maratoiaren 42 kmak jarraian edo 4 zatitan egin ahalko dute. Hemendik gutxira zabalduko dugu udako ekimen berezi honen informazio osatuagoa.
Hurrengo hilabeteetan beraz, elkar ikusteko aukera izango dugu!
- Martxoa 2026 (1 albiste)
- Otsaila 2026 (2 albiste)
- Urria 2025 (1 albiste)
- Maiatza 2025 (3 albiste)
- Otsaila 2025 (2 albiste)
- Abendua 2024 (1 albiste)
- Maiatza 2024 (3 albiste)
- Otsaila 2024 (2 albiste)
- Urtarrila 2024 (1 albiste)
- Azaroa 2023 (1 albiste)
- Maiatza 2023 (3 albiste)
- Otsaila 2023 (2 albiste)
- Azaroa 2022 (1 albiste)
- Maiatza 2022 (2 albiste)
- Abendua 2021 (1 albiste)
- Urria 2021 (1 albiste)
- Ekaina 2021 (2 albiste)
- Martxoa 2021 (1 albiste)
- Maiatza 2020 (1 albiste)
- Apirila 2020 (1 albiste)
- Martxoa 2020 (5 albiste)
- Otsaila 2020 (2 albiste)
- Abendua 2019 (1 albiste)
- Urria 2019 (1 albiste)
- Ekaina 2019 (3 albiste)
- Maiatza 2019 (3 albiste)
- Martxoa 2019 (1 albiste)
- Otsaila 2019 (2 albiste)
- Ekaina 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2018 (4 albiste)
- Otsaila 2018 (2 albiste)
- Urtarrila 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2017 (8 albiste)
- Otsaila 2017 (2 albiste)
- Urtarrila 2017 (1 albiste)
- Maiatza 2016 (4 albiste)
- Otsaila 2016 (3 albiste)
- Urtarrila 2016 (1 albiste)
- Maiatza 2015 (3 albiste)
- Apirila 2015 (1 albiste)
- Otsaila 2015 (2 albiste)
- Urtarrila 2015 (3 albiste)
- Azaroa 2014 (2 albiste)
- Maiatza 2014 (2 albiste)
- Otsaila 2014 (2 albiste)
- Urtarrila 2014 (1 albiste)