Kamiseta diseinu lehiaketako irabazleak

Badugu beraz 2020ko Zegama-Aizkorriko korrikalarien kamisetarako diseinua Ane Fernandezen eskutik. Mila esker modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi!

Urte bukaeran eskatu genizuen gure 2020ko edizioko korrikalarien kamisetak diseinatzeko laguntza eta espero baina hobeto jaso zenuten gure proposamena. 57 pertsonek parte hartu zuten lehiaketan eta denen artean 78 diseinu aurkeztu zituzten. Ez genuen inondik inora espero horrenbesteko parte hartzea.

Bakoitzak 3 gogokoenak hautatzeko eskatu genizuen eta berriz ere, izugarrizko erantzuna! 3.899 pertsonek eman zenuten botoa!!

Horrela geratu zen botaketa.

 

Zuek gehien bozkatu zenituen 20 diseinuak hartu eta epaimahaiaren lana hasi zen orduan. Oso oso zaila izan zen erabakia hartzea, boto gutxiren diferentziarekin geratu ziren lehen bi aukerak.

Baina bere sinpletasunagatik Ane Fernandez “Herria hornitzen duen mendizerra” diseinua izan da irabazlea eta beraz, berak aukeratutako lasterketarako dortsalaren irabazlea. Hau da diseñatzaileari bere diseñuaren esan nahia azaltzeko testuan esandakoak:

Diseinu honekin Zegama herriak eta Aizkorriko mendilerroak, batak bestearekiko duen mendekotasuna agerian utzi nahi da. Lasterketa sortzeak herriari eman dion bultzada, korrikalari denen ametsetan eta guztien ahotan egotea lortuz. Baina baita, herriak Aizkorriri (mendiari orokorrean), jasotako guztia bueltatu nahi izan dio era eskuzabal batean, euskaldunon mendizaletasuna nabarmenduz eta mendiarekiko errespetua ikur bihurturik. Urteetan zehar mendiak berak “isolatu” du hein batean Zegama herria, baina buelta ematen jakin dute, lasterketa ikusgarri hau sortuz, orain bai mendiari aurrez-aurre harro begiratuz eta herria bera munduko mapa guztietan kokatu.

Baina egon den lehia estua kontuan hartuta eta bigarren postuan geratu den disenatzailearekin harremanetan jarri ondoren, bigarren sari bat ematea erabaki dugu Zegama-Aizkorriko antolakuntzan. Ana Azpilicuetaren diseinua erabiliko dugu boluntzarioentzat Salomon gure babeslearen laguntzaz egiten ditugun txaketak egiteko.