Skip to main content
Ikusleentzako aukerak eta trafiko gomendioak 2026

Ikusleentzako aukerak eta trafiko gomendioak 2026

08 Maiatza 2026

Zegama-Aizkorriko maratoia Sancti-Spiritun ikusteko aukera ezberdinak azaltzen dizkizuegu eta hemendik Aizkorrira puntu horiak jarraituz igo zaitezkete. Iganderako trafiko gomendioak ere hemen daude bai Zegamarako eta baita Oñati eta Arantzazurako ere.

Lehen aukera (Autobusa + oinez)

06:00etatik hasita 08:00ak arte autobusak egongo dira Zegamako plazatik eta trenaren geralekuraino igotzen. Gidarien laguntzaz, Sancti Spiritura eramango zaituzten pista hartuko da, Supporter Point kokatuko den lasterketaren puntu mitikora. Ez da beharrezkoa erreserbarik egitea, eta autobusak behar diren bueltak ematen ditu nahi duen oro trenaren geralekura igotzeko.

Bideak 6,3 km ditu eta 450 m-ko desnibel positiboa.

Powered by Wikiloc

Bigarren aukera (oinez)

Zegamako plazatik Sancti Spiritura igo daiteke Donejakue Bidea jarraituz, gezi horiz markatuta dagoena.

6,9 km-ko igoera da, 661m-ko desnibel positiboarekin.

Powered by Wikiloc

Hirugarren aukera (Autobusa + oinez) Zegamatik pasa gabe

Goizeko 6etatik aurrera bueltaka ibiliko da autobus bat Suazarretako aparkalekutik jendea Otzaurteko gainera eramateko, lasterketako 7. kilometroa. Bertatik eta GR eta PR seinaleak jarraituz, Sancti Spiritura iritsiko gara.

5km eta 460 metro desnibel positibo dituen igoera da. Bidezidorraren hasieratik 1,5 kilometrora, Beundeko merenderotik pasako gara, lasterketako 10. kilometroa.

Powered by Wikiloc

Trafiko gomendioak

Deskargatzeko egin klik hemen.

Lasterketaren triptikoa informazio guztiarekin

Deskargatzeko egin klik hemen.

GO01 (Beasain-Zegama) autobus linearen ordutegia

Deskargatzeko egin klik hemen

Ikusle eta parte hartzaileentzako gomendioak

Zerbitzuen ordutegiak

ERASO SEXISTARIK EZ! ¡NO A LAS AGRESIONES SEXISTAS!