
Bueltan da Zegama Aizkorri, edizio desberdin baterako inskripzioak zabalik!
Egunean 50 dortsalekin, proba uztailaren 1etik irailaren 30era egingo da. Edizio honetan parte hartzaileek Open Trail Races aplikazioaren bidez osatu ahal izango dute proba eta sailkapen ofizialean sartu ahal izango dira. Zegama- Aizkorriren ibilbidea osorik edo lau segmentutan egin ahal izango da.
Zegama-Aizkorri bueltan da, mendi korrikalariek gehien espero duten lasterketetako bat, Open Trail Races app-aren bidez lehiatu ahal izango den edizio ezberdin batekin. Mendiko proba mitikoa ekainaren 6ko asteburuan egitekoa zen, bertan behera geratu zen osasun-agintarien gomendioen ondorioz, baina antolakuntzak beste karrera proposamen bat aurkeztu du, ezberdina baina batez ere segurua. Horrela, dagoeneko zabalik daude izen-emateak, eta uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean egunero 50 dortsal eskura daitezke. Horri guztiari esker, korrikalari gehiagok parte hartu ahal izango dute aurtengo ekitaldian. Salomon probako babesle ofiziala da berriz ere, eta mendia maite duten zale guztiak animatu nahi ditu lehiaketa historiko honetan parte hartzera.
Bigarren urtea da Zegama ezin dela ospatu, ohiko moduan behintzat. 2020an, lehiaketa modu birtualean egin zen, 12.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin, osasun-larrialdiaren ondorioz, eta, edizio honetan, aurrez aurre egin ahal izango da, egunean 50 dortsaleko mugarekin. Mendi lasterketen zaleentzat oso lasterketa berezia da hau, urtez urte munduko leku guztietatik bidaiatzen baitute esperientzia paregabea bizitzeko, ez bakarrik bere ibilbidearen ikusgarritasunaren ondorioz, baita Euskal Herriko herri honetako biztanleen grinaren ondorioz ere. Guzti honek, Zegama-Aizkorri mugarri bihurtu du edozein korrikalarirentzat, bizitzan behin gutxienez egin beharreko proba.
Lasterketa uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean egin ahalko da, nahi dutenek ekinaldi bakarrean edo etapaka egiteko aukera eskainiz. 4 zatitan egongo da banatuta 42 km-ko proba eta 5.472 m-ko desnibel metatua modu sekuentzialean osatzeko aukera.

Etapaka korritu nahi dutenentzat Zegama-Aizkorri 2021 lasterketaren segmentuak hauek dira:
- Zegama – Otzaurte (km 0 - km 7)
- Otzaurte – St Spiritu (km 7 – km 20)
- St Spiritu – Moano (km 20 – km 34)
- Moano – Zegama (km 34 – km 42)
Lasterketa irailaren 30era arte osatu behar da gehienez, eta sailkapen ofizialak Open Trail Races aplikazioaren datuen bidez baliozkotuko dira. Irabazleek Salomonen ekipazioa jasoko dute rankingean duten posizioaren arabera, eta 42 kilometroak betetzen dituzten parte-hartzaile guztiek finisher diploma jasoko dute. Gainera, Salomon zapatilak zozketatuko dira euren dortsala Instagrameko feed-ean partekatzen duten korrikalarien artean @salomon.spain aipatuz eta #Zegama2021 traola erabiliz.
Izen-emateak RocktheSport webgunean daude eskuragarri dagoeneko eta OpenTrailRaces aplikazioa telefonoan deskargatuta soilik, erronkarekin bat egiten duten guztiek lasterketaz gozatu eta sailkapen ofizialetan agertuko dira. Behin izen ematea eginda, parte hartzaileek Zegamako Kultur Etxean jasoko dute lasterketaren kamiseta ofiziala eta dortsal preziatua besteak beste dituen korrikalarien poltsa. Edizio bakarra izango da aurtengoa, eta askoz korrikalari gehiagori ametsa bete eta Zegama-Aizkorrin parte hartzeko emozioa beste modu batera bizitzeko aukera emango die.
Lasterketari buruzko informazio guztia: www.salomonspain.es/eu/zegama-2021-2/
- Urria 2026 (1 albiste)
- Iraila 2026 (1 albiste)
- Maiatza 2026 (3 albiste)
- Martxoa 2026 (1 albiste)
- Otsaila 2026 (2 albiste)
- Urria 2025 (1 albiste)
- Maiatza 2025 (3 albiste)
- Otsaila 2025 (2 albiste)
- Abendua 2024 (1 albiste)
- Maiatza 2024 (3 albiste)
- Otsaila 2024 (2 albiste)
- Urtarrila 2024 (1 albiste)
- Azaroa 2023 (1 albiste)
- Maiatza 2023 (3 albiste)
- Otsaila 2023 (2 albiste)
- Azaroa 2022 (1 albiste)
- Maiatza 2022 (2 albiste)
- Abendua 2021 (1 albiste)
- Urria 2021 (1 albiste)
- Ekaina 2021 (2 albiste)
- Martxoa 2021 (1 albiste)
- Maiatza 2020 (1 albiste)
- Apirila 2020 (1 albiste)
- Martxoa 2020 (5 albiste)
- Otsaila 2020 (2 albiste)
- Abendua 2019 (1 albiste)
- Urria 2019 (1 albiste)
- Ekaina 2019 (3 albiste)
- Maiatza 2019 (3 albiste)
- Martxoa 2019 (1 albiste)
- Otsaila 2019 (2 albiste)
- Ekaina 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2018 (4 albiste)
- Otsaila 2018 (2 albiste)
- Urtarrila 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2017 (8 albiste)
- Otsaila 2017 (2 albiste)
- Urtarrila 2017 (1 albiste)
- Maiatza 2016 (4 albiste)
- Otsaila 2016 (3 albiste)
- Urtarrila 2016 (1 albiste)
- Maiatza 2015 (3 albiste)
- Apirila 2015 (1 albiste)
- Otsaila 2015 (2 albiste)
- Urtarrila 2015 (3 albiste)
- Azaroa 2014 (2 albiste)
- Maiatza 2014 (2 albiste)
- Otsaila 2014 (2 albiste)
- Urtarrila 2014 (1 albiste)




































