Zegama-Aizkorri 2020 edizioa bertan behera geratzen da!
Zegama-Aizkorriko XIX.en edizioa, maiatzaren 24ko asteburuan ospatzekoa zena, bertan behera geratzen da COVID-19 koronabirusaren pandemiak sorrarazi duen egungo egoera aztertu ondoren eta ikusirik hurrengo hilabeteetan mundu mailan aurreikusten den salbuespenezko egoera. Zegama Zegama da eta 2021ean itzuliko da!
Zegama-Aizkorriko antolakuntzatik, COVID-19 koronabirusaren pandemiak sorrarazi duen egungo egoera aztertu ondoren eta ikusirik hurrengo hilabeteetan mundu mailan aurreikusten den salbuespenezko egoera, 2020 edizioko gure hiru lasterketak BERTAN BEHERA UZTEA erabaki dugu.
Lanean genbiltzan XIX.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, IX.en Zegama-Aizkorri Junior Trail eta VI.en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalarekin batera, mendiko lasterketen urteroko hitzordua izan zedin, baina aurtengoan gure lan eta gogoak ez dira nahikoak. Orain hamar egun ardura eskatzen genizuen, egiten zenituzten ekintza guztiekin arduratsu izateko, geu ez ginateke izango ez bagenu aurtengo edizioa bertan bera utziko. Ezin dugu korrikalari, boluntario eta urtez urte mundu guztian zehar euskal zalegoaren nortasuna erakusten duen zalegoaren segurtasuna bermatu. Segurtasuna gure zutabe eztabaidaezina izan da 2002. urtean lehen edizioa antolatu genuenetik.
Beste alde batetik, ezin dugu ziurtatu dortsala duten guztiak hemendik bi hilabetera gure herrian egongo direla beraien sasoi betean. Eusko Jaularitzak ezarri zituen lehenik neurriak eta ondoren Espainiar gobernuak areagotu ditu “Osasun alarma egoera” dekretatuaz gutxienez apirilaren 11 arte, konfinamendu aginduarekin. Badakigu zer suposatzen duen guzti honek gure partehartzaileentzat, etxean sartuta irten ezinik aurkitzea eta egoki entrenatu ezinik. Nahiz eta esan beharrean gauden zuen irudimen eta entrenatzeko gogoak irabazi eta txunditu gaituela!
Aurrez aipatu dugun moduan pandemia hau globala da eta munduko eremu ezberdinetan erritmo eta harturiko neurri ezberdinak ditu. Ezin dugu bermatu nazioarteko korrikalariak beraien herrialdeetatik irtetzerik izango duten edota gurean sartzerik. Hori dela eta, ezin dugu bermatu gure lasterketan ohikoa izaten den lehiakortasun maila.
Bertan behera uzten dugu eta ez dugu atzeratzen beste data batera, Zegamaren magia ez litzakela posible uste dugulako. Lasterketa guztiok dugu data gutxi gora behera zehaztu bat urteko plangintzan, ez zaigu arduratsua iruditzen gure aldetik besteen egutegietan sartzea. Beste antolatzaileen lana aintzat hartzen dugu eta hori dela eta gure moduan, erabaki zailak hartzen ari diren guztiei gure animo eta babesa bidali nahi diegu. Nazioarteko lasterketa bat garen aldetik, iruditzen zaigu eliteko atletek errespetu bat merezi dutela eta ezin diegula urtearen bigarren zatian lasterketa guztiak sartu eta beraien egutegiak bete. Gure kirol honetan leheneratze eta atseden aldiak funtsezkoak dira.
Asko kosta zaigu bertan behera uztearen erabakia hartzea badakigulako gure partehartzaile askorentzako urteko helburu garrantzitsuena dela. Gure araudia jarraituz, izen ematea gauzatu zenutenei osorik itzuliko zaizue ordaindutakoa. Gure aldetik logikoena eta etikoena dela pentsatuz, 2021erako gordeko dira zozketa eta denboraz lortutako dortsalak eta baita beraien itxaron zerrendak ere. Hau dela eta, 2021ean ez da aurre izen ematerik egongo eta ezta dortsalen zozketarik ere.
Ez genuke amaitu nahi gure boluntario, babesle eta lasterketaren lagun haundi guztiei eskerrak eman gabe, oraingoa bezalako momenturik zailenetan ere gure ondoan egon baitzarete. Zuengatik da jendartean sinisten jarraitzen dugula, aurrez argitaratu genuen oharrean esan genuen bezala, zaindu gaitezen elkar momentu hauetan bizitzak gero aurrera jarraitu dezan.
Zegama Zegama da 2021eko maiatzean ikusiko dugu elkar!

- Maiatza 2026 (3 albiste)
- Martxoa 2026 (1 albiste)
- Otsaila 2026 (2 albiste)
- Urria 2025 (1 albiste)
- Maiatza 2025 (3 albiste)
- Otsaila 2025 (2 albiste)
- Abendua 2024 (1 albiste)
- Maiatza 2024 (3 albiste)
- Otsaila 2024 (2 albiste)
- Urtarrila 2024 (1 albiste)
- Azaroa 2023 (1 albiste)
- Maiatza 2023 (3 albiste)
- Otsaila 2023 (2 albiste)
- Azaroa 2022 (1 albiste)
- Maiatza 2022 (2 albiste)
- Abendua 2021 (1 albiste)
- Urria 2021 (1 albiste)
- Ekaina 2021 (2 albiste)
- Martxoa 2021 (1 albiste)
- Maiatza 2020 (1 albiste)
- Apirila 2020 (1 albiste)
- Martxoa 2020 (5 albiste)
- Otsaila 2020 (2 albiste)
- Abendua 2019 (1 albiste)
- Urria 2019 (1 albiste)
- Ekaina 2019 (3 albiste)
- Maiatza 2019 (3 albiste)
- Martxoa 2019 (1 albiste)
- Otsaila 2019 (2 albiste)
- Ekaina 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2018 (4 albiste)
- Otsaila 2018 (2 albiste)
- Urtarrila 2018 (1 albiste)
- Maiatza 2017 (8 albiste)
- Otsaila 2017 (2 albiste)
- Urtarrila 2017 (1 albiste)
- Maiatza 2016 (4 albiste)
- Otsaila 2016 (3 albiste)
- Urtarrila 2016 (1 albiste)
- Maiatza 2015 (3 albiste)
- Apirila 2015 (1 albiste)
- Otsaila 2015 (2 albiste)
- Urtarrila 2015 (3 albiste)
- Azaroa 2014 (2 albiste)
- Maiatza 2014 (2 albiste)
- Otsaila 2014 (2 albiste)
- Urtarrila 2014 (1 albiste)