2020ko aurre izen emateen zerrendak

Zegama Aizkorri 2020ko edizioa maiatzaren 22tik 24ra egingo dugu eta hemen aurre izen ematea egin zutenen listak. Dortsalen zozketa hilaren 21an, egingo da arratsaldeko 18:00etan Zegamako Kultur Etxean.

Alde batetik zozketan sartuko direnen bi lista (bat kilometro bertikalekoa eta bestea maratoikoa) eta bakoitzaren aukera kopurua.

Beste alde batetik Zegama Aizkorri mendi maratoirako iada dortsala badutenen beste lau lista. Denboraz dortsala duten emakumeenak, denboraz dortsala duten gizonezkoenak, maratoiko edizio guztiak amaitzeagatik dortsala dutenena eta azkenik zegamarra izateagatik dortsala dutenen listak.
Eguneratu dugu eta KBeko denboraz dortsala duten emakumeen zerrenda, denboraz dortsala duten gizonezkoen zerrenda eta zegamarrak izatearren dortsala dutenen zerrenda ere hemen daukazue.

Edozein zalantzarako jarri harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez. Aldaketak Otsailaren 21ko goizeko 10ak arte onartuko dira.

Zozketaren emaitzak ikusi