KBko irteera ordutegia 2018
Hona hemen 2018ko maiatzaren 25eko Zegama-Aizkorri Kilometro bertikaleko irteera ordutegia.
Argitaratutako ordutegien zerrenda Zegamako plazako irteera neutralizatuarena da. Korrikalariek 25’ko denbora maximoa izango dute plazatik Arriaundira iristeko, eta bakoitzaren denbora alfonbra gurutzatzean hasiko da kontatzen.
16:50etan eta 17:00etan irtetzen diren taldeko korrikalariak derrigorrean hartu beharko dute irteera ofiziala Arriaundin 17:10etan eta 17:20etan hurrenez hurren.
Zegamako plaza eta Itzubiaga arteko bidea 60’ baina gutxiagoan egiten ez duten korrikalariak epaileen komiteak erretiratu egingo ditu. Neurri hau segurtasun arrazoiengatik hartzen da.
*Zira eramateko obligazioa, ISF Federazioak, lasterketan dauden denboran zira bat eramatea derrigortzen die partehartzaile guztiei.