2018ko Zegama Aizkorri martxan da!

Gure sare sozialetan iragarri genuen bezala, aurtengo Zegama Aizkorriko asteburua maiatzaren 25etik 27ra ospatuko da.

Ostiralez hasiko dugu azken urteetan bezala gure asteburu berezia. IV.en Zegama Aizkorri Kilometro Bertikala Skyrunning National Series-etan puntuagarria izango da. Aurtengoan ere 250 dortsal jarriko dira eta denboraz dortsala lortzeko aukera egongo da maratoian bezala.

Askorentzat egun handia ordea igandea izango da, maiatzaren 27a. XVII.en Zegama Aizkorri mendi maratoia beste urte batez Skyrunning World Series-en puntuagarri izango da eta baita sortu berria den Salomon-en Golden Trail Series-en parte ere. Bi zirkuitu hauekin mundu mailako korrikalari onenen parte hartzea ziurtatuta dago.

VII.en Zegama Aizkorri Junior Traila ere urteroko legez igandean izango da, bertan mendi korrikalarien etorkizuna izango direnak ikusteko aukera izango delarik.

Izena eman