Aurtengoan Segurako Aterpetxea erabilgarri dago
Maiatzaren 26tik 28ra bitarteko astebururako akordio batera iritsi ondoren, aurtengoan Segurako Aterpetxea lo egiteko erabili daiteke.
SEGURAKO ATERPETXEA
Erreserbak egiteko:
- Segurako Turismo Bulegoan: 943801749 edo
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Baldintzak:
- Erreserba, ordainketa osoa egindakoan konfirmatuko da.
- Prezioak pertsonako eta bi gauetarako (gosaria barne):
- Helduak: 36 €
- Gazteak (25 urte baino gutxiago): 30 €
- Maiatzak 26, ostiralean, 18:00etatik aurrera aterpetxerako sarrera.
- Maiatzak 28, igandean, 10:00etarako aterpetxea libre utzi behar da.
- Gosaria 09:00etan izango da. Goizago nahi duenarentzat gosari hotza jartzeko aukera egongo litzateke. Beti ere eramateko eta erreserba egiterakoan
- Gaueko 12:00etatik aurrera ixiltasuna eskatzen da aterpetxean.
- Aterpetxeko atea gaueko 12:00etan ixten da. Ordu horretatik aurrera ordutegi bereziak jarriko dira beranduago sartu nahi duenarentzat, goizeko 03:00ak arte (bertara iritxitakoan emango da informazio zehatza).
- Aterpetxeko atea goizeko 08:00etan irekitzen da. Lehenago atera nahi duenari atea irekiko zaio.
- Aterpetxea dela kontutan hartuta, gelak kopartitu behar dira. Bertako gelak 6 eta 8 lagunekoak dira.
- Maindireak badaude.
- Sukaldea ezin du norberak erabili