Otsailaren 26an Zegama-Aizkorriko dortsalen zozketa
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia Antolakuntzak 2016ko maiatzaren 22an ospatuko den mendi maratoiko dortsalen zozketa egingo du otsailaren 26an.
Arratsaldeko 19.00etan Maite Maiora eta Jokin Lizeaga korrikalariek beraien esperientzia propioaren inguruan hitz egingo dute “Zegama-Aizkorriren gazi-gozoak” hitzaldian. Kultur etxean izango da ekitaldia Aitor Elduaien kazetariaren gidaritzapean eta ondoren XV.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoirako dortsalen eta II.en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalerako dortsalen zozketa burutuko da.
Maratoiko aurre izen-emate kopuruan errekorra
Azken urteetan ohikoa den moduan maratoiko aurre izen-emateek aurreko urtekoak gainditu dituzte. Aurtengoan 7.448 aurre izen-emate izan dira, lehengo urtean baina 1.500 gehiago. Hauetatik %6a dira emakumezkoak izanik. Probintzia mailan Bartzelona da aurre izen-emate gehiena egin dituztenen bizitokia, %19a eta Gipuzkoak gertutik jarraitzen diolarik, %14. Aurre izen-ematea egin dutenen %6a da nazio artetik datorrena eta hauek izango ziren estatuen ordena: Frantzia, Italia eta Portugal. Aipatzekoa da izen-emateen %29a Euskal Herritarrak direla eta %26a Kataluniarrak.
Kilometro bertikalari dagokionez bigarren urte honetan ere 621 aurre izen-emate izan dira 200 dortsaletarako. Aurtengoan ibilbidea zertxobait aldatu da eta Aitxurin amaitu beharrean Iraulen (1.502m) amaituko da. Aurre izena-eman duten %74,4ak maratoian ere izena-emana dute.
V.en Zegama-Aizkorri Junior Trail probari dagokionez 40 izen-emate izan dira, eta izen ematea Maiatzaren 13ra arte zabalik egongo da.