Anduetza gunea

Zegamako Anduetza Parketxea, Gipuzkoako Parketxe Sareko kide berria.

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko interpretazio zentroa da eta asteburu honetan Zegamara etortzen diren bisitariei Aizkorri aldeko natura ingurunea, historia eta kultura eman nahi die ezagutzera. Horretarako, bi informazio puntu ezarriko ditu eta hainbat jarduera antolatu:

Larunbatean…

– 17:00etatik 18:00etara. Zegamako historia ezagutarazteko ibilaldi gidatua herri-gunean zehar Anduetza gunetik abiatuta, Aitxuri Herri Eskolako patioan.
– 18:00etatik 20:00etara. Talo tailerra Aitxuri Herri Eskolako patioan.

Asteburu osoan zehar…

Herrigunean zein parketxean bertan, informazio puntua izango du eta baita maratoiko zein bertako artisau-produktuen salmenta gune bat ere.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943802187