Araudia

1. Data eta lekua

XIX.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia ekainaren 6an ospatuko da beti ere osasun egoerak ahalbidetzen badu Zegaman (Gipuzkoa) eta irteera goizeko 9:00etan izango da.

2. Ibilbidea

Proba, Aizkorri mendizerraren bi isurietatik iragaten da. 42,195 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela 5.472 metrokoa da. Neurketak EMFko eta FEDMEko teknikariek homologatu dituzte.

3. Puntuagarria

Golden Trail World Series 2021-rako puntuagarria izango da.

4. Partehartzea

18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat.

5. Mailak

(proba ospatzen den egunean duten adina)

Gizonezkoen maila

Seniorrak: 18-40 urte bitartekoak
Beteranoak: 40 urtetik gorakoak

Emakumezkoen maila:

Seniorrak: 18-40 urte bitartekoak
Beteranak: 40 urtetik gorakoak

6. Izen-ematea

Aurre-inskripziorik ez da egingo 2021ean. 2020ean zozketaz eta denboraz banatutako izen emateak errespetatuko dira.

7. Prezioa

Kuota 70€koa da eta zenbateko honek zera bermatzen du: proban parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa, antolakuntzak parte-hartzaileentzako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea, oroigarri bat eta antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko aukera.

8. Seinaleztapena

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin. Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan zehar jarriko dira.

9. Kontrolak

Probaren luze-zabalean antolakuntzak 13 kontrol-gune jarri ditu eta berauetatik pasatzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira erregelamenduzko igarotze-kontrolak.

10. Hornidura

13 postu atonduko dira helmugakoaz gain. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei (ura, fruta, barrak, edari energetikoak e.a.).

11. Igarotze denborak

Korrikalariek, gehienez ere, 8 ordu izango dituzte helmugara iristeko eta, hau horrela, denbora gainditzen duten parte-hartzaileek behin-betiko sailkapenean agertzeko aukera oro galduko dute.

Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: igarotze-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean, erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean. Xede hauetarako, probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte-hartzea aurreikusten du antolakuntzak. Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.

12. Sariak

Ikusi sariak atala.

13. Sailkapenak

Sailkatzen diren korrikalari guztiek puntuatuko dute Golden Trail World Series-etarako.

14. Bilera informatiboa

Antolakuntzak probaren iraganbide ezberdinei buruzko informazio topografikoa eta antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu aurkezpen bilera batean. Aurkezpena nola gauzatuko dugun zehazteke dago oraindik baina oso garrantzitsua da parte-hartzaileak bilera honetan esandakoen berri izatea.

15. Dortsalen banaketa

Dortsalen banaketa nola egiten dugun 2021ean ere zehaztuko da aurrerago.

16. Ingurumena

Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.

Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.

17. Osasun-Laguntza

 Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan. Era berean masaje-zerbitzuak, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten edota ondoezak jota iristen diren kirolariei aurreneko laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan.

18. Segurtasuna

Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, maratoia bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

19. Laguntza ezbeharretan

Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

20. Erantzunkizuna

Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen bada; eta baita parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere, xede horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita helmugan bertan. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

21. Derrigorrezko materiala

Parte hartzaileek derrigorrezkoa dute lasterketak irauten duen denboran zira bat eramatea.

22. Osasun politika

QUARTZ ekitaldi programaren barruan gaude osasuna babestu eta kirol libre bat laguntzeko. Parte hartzaile guztiek onartzen dituzte programako arauak izena ematean.

Antolatzaileak

Babesle Nagusiak

Beste Babesleak