Kilometro bertikala
Data: | 2026ko Maiatzaren 17a, ostirala. |
Irteera: | Ordua: Zegaman 16:00etan. |
Luzeera: | Tramo kronometratua: 3000m. |
Desnibela: | 1015m (Arriaundi – Iraule). |
Helmuga: | Iraule 1520m altuera. |
Official Mapping sponsor
Araudia
1. Data eta lekua | XII. Zegama-Aizkorri KB 2026ko maiatzaren 15ean ospatuko da, irteera arratsaldeko 16:00-etan izango delarik. |
2. Ibilbidea | Proba, Zegamako trenaren apeaderoa, baina km 1 lehenago dagoen bidegurutzetik, irten, eta Arriaundi gainera igoko da. 5.200 metroko luzera du eta 1015 metroko desnibel positiboa izango du. |
3. Partehartzea | 18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat. Gehienez, 250 lagun onartuko dira. |
4. Mailak | Gizonezkoen maila |
5. Izen-ematea eta zozketa | Gehienez 250 korrikalarik parte hartu ahal izango dute. Aurre-inskripzioa urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra izango da eta 1€ko kostua izango du. |
6. Prezioa | Kuota 30€koa izango da. Zenbateko honek zera bermatzen dute: proban parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa, antolakuntzak parte-hartzaileentzako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea, oroigarri moduko elastikoa eta antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko aukera. |
7. Seinaleztapena | Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta balizaje zintekin. |
8. Hornidura | Postu bat atonduko da helmugakoaz gain. |
9. Igarotze denborak | Zegamako Plazatik Arriaundi bitarteko ibilbidea beroketa gisa (neutralizatua) dela ulertuko da. Korrikalari bakoitzak Zegamako Plazatik Arriaundira iristeko gehienez 25 minutuko denbora izango du. Ordua baino lehenago irtenez gero, irteerako unetik hartuko zaio denbora. Aldiz, irteera ezarritako epearen ondoren eginez gero, irteera zuen ordutik kontuan hartuko zaio denbora. Bestalde, Arriaunditik Itzubira joateko gehienez 40 minutu izango ditu korrikalariak, denbora hori baino gehiago pasatzen duen korrikalariari dortsala kenduko zaio. |
10. Sariak | Gizonezko Absolutoak: 1. Txapela, Garaikurra eta 500€ eskudirutan 2. Garaikurra eta 300€ eskudirutan. 3. Garaikurra eta 150€ Emakumezko Absolutoak: 1. Txapela, Garaikurra eta 500€ eskudirutan. 2. Garaikurra eta 300€ko eskudirutan 3. Garaikurra eta 150€ eskudirutan Gizonezko Sub23: 1. Garaikurra. Emakumezko Sub23: 1. Garaikurra. |
11. Dortsalen banaketa | Dortsalak udaletxeko arkupeetan banatuko dira, 2026ko maiatzaren 15ean, eguerdiko 13etatik 16rak bitartean. Dortsala soilik jabeak jaso ahal izango du bere identifikazioa erakutsiz. |
12. Ingurumena | Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. |
13. Osasun-Laguntza | Antolakuntzak sorospen- eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu. Era berean masaje-zerbitzuak, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten edota ondoezak jota iristen diren kirolariei aurreneko laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan. |
14. Segurtasuna | Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, KB-a bertan behera uzteko eskubide osoa izango du. |
15. Laguntza ezbeharretan | Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea. |
16. Erantzunkizuna | Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen bada; eta baita parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere, xede horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita dortsalak jasoko diren tokian bertan. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna. |
17. Derrigorrezko materiala | Parte hartzaileek derrigorrezkoa dute lasterketak irauten duen denboran zira, hornidura likidorako edalontzia eta manta termikoa eramatea. |
18. EMF-ren araudia | EMF-ren KB-etako araudia bete beharko da froga honetan. |
