Zegama-Aizkorri orain ikusgai Google Street View-en

Salomon-ek Zegama-Aizkorri lasterketaren ibilbidea grabatu du Street View teknologiaren bidez. Zegama-Aizkorri, Espainiako lehen mendi lasterketa bilakatu da Google Street View plataformaren bidez gozatzeko eskuragarri dagoena.

“Zegama, Zegama da”. Horrela deskribatzen du Kilian Jornet-ek, bederatzi aldiz euskal maratoia irabazi duenak. Oso gutxi dira inoiz Zegama-Aizkorriko ibilbidea betetzeko dortsala jazteko aukera izan duten zortedunak. Eta oso gutxi dira, baita ere, hain esaldi sinplearen, eta modu beheran hain abstraktuaren, esanahia ulertzen dutenak. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren XIX.en edizioa bertan behera geratu da Covid-19ak mundu mailan eragindako krisi egoera dela eta, baina Zegama 2021ean itzuliko da. Baina, posible izango balitz Zegama-Aizkorrik dituen 42kmak etxetik egitea? Galdera hori eta ideia bat zebilkiten Salomongo taldearen burutik. “Amets egiten genuen ibilbidea Street View teknologiarekin grabatzearekin eta elkarbanatzearekin. Honela mendiaren jarraitzaile orok maratoiaren ibilbidea ikusi eta gozatu ahal izango zuen etxetik mugitu gabe. Ez da erraza Covid-19a dela eta bizitzen ari garen egoera eta espero dugu horrelako tresnekin aire librean egiten diren ekimenak gogoko dituztenek errazago eramatea guztia”, azaltzen du Biel Ràfols proiektuaren zuzendariak.

Orain, Insta360 teknologiari esker, Zegama-Aizkorri Espainiako lehen mendi lasterketa bihurtu da Google Street View plataformaren bidez arakatua izan litekeena: www.salomonspain.es/zegama-street-view/

Aizkorri, Aratz, Sancti Spiritu, Andraitz… mendi ekitaldia pasatzen den punturik entzutetsuenak dira, eta orain, Zegama Street View-ri esker sofatik mugitu gabe ikusi ahal izango da 360ºtan. “Orain, maratoia mendiaren zaleak direnengandik gertuago dago. Gainera, lasterketan noizbait parte hartzea amesten duenak, ibilbidea sakonago aztertu ahal izango du eta paisaiaz eta edertasun handiko natura ingurune honetaz gozatu ahal izango du”, gehitzen du Ràfols-ek.

Ideia batetik emaitzara

www.salomonspain.es/zegama-street-view/ web orrian Zegama-Aizkorriren 42 kmak 360ºtan minutu gutxitan egin litezke. Alabaina, Salomonek denbora darama orain argia ikusi duen proiektu honetan lanean. Bi kamerariz osatutako talde batek lasterketaren ibilbide osoa 3 aldiz egin du, 87km metatuz, 55km oinez eta 32km bizikleta elektrikoz. Honek guztiak 4 egunetan banatutako 21 orduko grabaketa suposatu zuen eta bertan 15 ordu irudi sortu ziren. “Oztoporik handiena eguraldi txarra izan zen, honek filmazio orduak handitzea derrigortu zigun, eta GPS seinalea oso ahula zen zonaldeetan arazoak ekarri zizkigun. Errenderizazio prozesu eta Google Street View-era irudiak igotzea ere konplikatua izan zen, 14 egunetik gora behar izan genituen”, zehazten du Ràfols-ek.

Proiektuaren gaineko datu guztiak eta erabilitako material eta ekipoak web orri honetan kontsulta litezke: www.salomonspain.es/zegama-street-view/