Lasaitasuna eta ardura

Lasaitasuna eta ardura, hori da eskatzen duguna. ARDURA.

Inongo zalantzarik gabe Eusko Jaularitza eta Espainiar Gobernutik iristen zaizkigun aholku eta eginbide guztiak beteko ditugu. “Alerta egoeran” aurkitzen gara izan gaitezen egiten ditugun ekintza guztiekin arduratsu.

Jendartean sinisten dugu, jarri zaigun erronka badakigu ez dela erraza, baina indibidualki pentsatzen utzi eta jendartean pentsatzen jartzeko garaia da. Saia gaitezen eman dizkiguten jarraibideak betetzen.

Zortez, Zegama bezalako herri txiki batean bizi gara. Erakutsi diezaiegun ume eta helduei zein dibertigarria den tximeleta eginez sarri-sarri eskuak garbitzea, inguruak eta eguraldiak laguntzen badu atera gaitezen lasai-lasai paseotxo bat ematera, pasa dezagun ingurukoak zaintzen behar den denbora…

Guk, Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko antolakuntzak, lanean jarraitzen dugu aurtengo edizioan. Esan bezala jendartean sinisten dugu, bestela ez litzateke XIX. edizioa betetzera doan gure lasterketa egitea posible izango, boluntario guztien lana beharrezkoa da. Zaindu gaitezen elkar egun hauetan zehar, bizitzak gero aurrera jarraitu dezan.

Gure erabaki guztiak bide ofizialetatik emango ditugu, hau da, gure web orria eta gure sare sozialak (Facebook, Twitter, Instagram).

INFO+PDFa deskargatzeko