Kilometro bertikala

X Zegama
Aizkorri KV

2024ko Maiatzaren 24a, ostirala.
 
1015 m
250
Data:

2024ko Maiatzaren 24a, ostirala.

Irteera:

Ordua: Zegaman 16:00etan.
Tramo kronometratua: Arriaundi 505m altuera.

Luzeera:

Tramo kronometratua: 3000m.
Tramo neutralizatua: 2200m. (Beroketa saioa)
Denera: 5200m.

Desnibela:

1015m (Arriaundi – Iraule).

Helmuga:

 Iraule 1520m altuera.

Araudia

1. Data eta lekua

Zegama-Aizkorri KB 2024ko maiatzaren 24an ospatuko da, irteera arratsaldeko 16:00-etan izango delarik.

2. Ibilbidea

Proba, Zegamako trenaren apeaderoa, baina km 1 lehenago dagoen bidegurutzetik, irten, eta Arriaundi gainera igoko da. 5.200 metroko luzera du eta 1015 metroko desnibel positiboa izango du.

3. Partehartzea

18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat. Gehienez, 250 lagun onartuko dira.

4. Mailak

(proba ospatzen den egunean duten adina)

Gizonezkoen maila
18 urtetatik gorakoak.

Emakumezkoen maila:
18 urtetatik gorakoak

5. Izen-ematea eta zozketa

Gehienez 250 korrikalarik parte hartu ahal izango dute. Aurre-inskripzioa urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra izango da eta 1€ko kostua izango du.
Maila honetako frogek dakartzaten hainbat konpromiso kontuan izanik, antolakuntzak 50 dortsal erreserbatuko ditu konpromiso horiei erantzuteko.
Bestalde, azken edizioan denborarik onenak lortu dituzten korrikalarien presentzia bermatzeko, antolakuntzak beste 50 dortsal erreserbatuko ditu korrikalari hauentzat.
Geratzen diren dortsalak (150) zozketatu egingo dira otsailaren 23an. Aurrez aipatu bezala, dortsala lortzen duen korrikalaria ez da zozketa prozesuan sartuko.
Lehenengo aldiz zozketan parte hartzen duten korrikalariek, zozketarako zenbaki bakar bat izango dute. Aurreko urteetan zozketan parte hartu eta dortsalik suertatu ez zaion korrikalariari, zenbaki bat gehiago gehituko zaie, zozketan parte hartu eta dortsalik izan ez duten urte bakoitzeko. Korrikalariren bati dortsala suertatu bazaio aurreko urteren batean, hurrengo urteetako zozketak bakarrik hartuko dira kontutan.

6. Prezioa

Kuota 30€koa izango da. Zenbateko honek zera bermatzen dute: proban parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa, antolakuntzak parte-hartzaileentzako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea, oroigarri moduko elastikoa eta antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko aukera.

7. Seinaleztapena

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta balizaje zintekin.

8. Hornidura

Postu bat atonduko da helmugakoaz gain.

9. Sariak

Gizonezko Absolutoak:

1. Txapela, Garaikurra eta 500€ eskudirutan

2. Garaikurra eta 300€ eskudirutan.

3. Garaikurra eta 150€

Emakumezko Absolutoak:

1. Txapela, Garaikurra eta 500€ eskudirutan.

2. Garaikurra eta 300€ko eskudirutan

3. Garaikurra eta 150€ eskudirutan

10. Dortsalen banaketa

Dortsalak udaletxeko arkupeetan banatuko dira, 2024ko maiatzaren 24an, eguerdiko 13etatik 16rak bitartean.

11. Ingurumena

Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei.
Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.

12. Osasun-Laguntza

Antolakuntzak sorospen- eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu. Era berean masaje-zerbitzuak, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten edota ondoezak jota iristen diren kirolariei aurreneko laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan.

13. Segurtasuna

Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, KB-a bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

14. Laguntza ezbeharretan

Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

15. Erantzunkizuna

Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen bada; eta baita parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere, xede horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita dortsalak jasoko diren tokian bertan. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

16. Derrigorrezko materiala

Parte hartzaileek derrigorrezkoa dute lasterketak irauten duen denboran zira bat eramatea eta baita hornidura likidorako edalontzia ere.

17. EMF-ren araudia

EMF-ren KB-etako araudia bete beharko da froga honetan.

18. Sailkapena

Sailkatzen diren euskal edo nafar federatu guztiek puntuatuko dute Euskal Herriko Kilometro Bertikalen Koparako eta Euskal Mendizale Federazioan federatuek EMF Kilometro Bertikaleko Txapelketarako.

Antolatzaileak

Babesle Nagusiak

Beste Babesleak