Kamiseta diseinu lehiaketa martxan!

2020ko korrikalarien kamisetak diseinatzeko zuen laguntza behar dugu! Maiatzaren 22tik 24ra ospatuko dugun Zegama-Aizkorriko astebururako, horrenbeste urte eta gero kamisetarako ideiarik gabe geratu garenez zer hobe lehiaketa bat antolatzea baino. Zuek aukeratutako gure edozein lasterketarako dortsala sari moduan!

18 urtetik gorako edonork parte hartu har dezake lehiaketan, 2020 edizioan Zegama-Aizkorriko (maratoia, KB eta Junior) parte hartzaile guztiei banatuko zaien kamiseta diseinatu beharko dute.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi diseinu aurkeztu ahal izango ditu eta bere datu pertsonal eta diseinuaren esanahia zehaztuz testu txiki batekin batera zegama.aizkorri@gmail.com helbidera bidali beharko dira parte hartzeko otsailaren 29a baino lehen.

Behin diseinu guztiak jasota martxoaren 2tik 8ra gure web orrian publikoak bere hiru diseinurik gustokoenak aukeratu ahal izango ditu. 20 diseinu bozkatuen artetik epaimahaiak hautatuko du irabazlea nor izan den.

Aurrez aipatu bezala saria 2020 edizioko gure edozein lasterketarako dortsal bat izango da, maratoi, kb edo junior trail distantziarako. Aukeratutako lasterketa eta bertan lehiatuko denaren izena irabazlea dela jakinarazten zaion momentuan esleitu beharko da.

Kamiseta lehiaketa baseakPDFa jeitsi