Fitxa teknikoa

2017ko maiatzak 28, XVI. ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIA
Skyrunner World Series 2017

42.195 kilometroko luzera / 5.472 metrotako gora – behera metatua.
2017ko maiatzak 28an
ZEGAMA (Gipuzkoa)

DESKRIBAPENA

Lasterketa erdi mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz Aratz – Aizkorri – Aketegi eta Aitxuri. Zegama herritik (296 m.) abiatu eta Otzaurte gainera (652m.) heltzen da eta mendate honetatik aurrera, ingurune zoragarri batean zehar bide eta xenda liluragarrietan barrena zuhaizti ederrak, pagadiak gehienak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak tartekatzen dira. Teknikoa eta zailtasun handikoa.

Data: 2017ko maiatzaren 28an.
Irteera eta helmuga: Zegama [Gipuzkoa] – Irteera ordua 9:00
Distantzia : 42,195 km.
Pasagune kontrolak: 13
Jan-edari postuak: 14
Tarteko helmugak: Aizkorri ( 22,58. Km )
Gora behera metatua: 5.472 metro.
Gehieneko altuera: 1.551 metro [Aitxuri]
Gutxieneko altuera: 296 metro [Zegama]
Eremu teknikoa ehunekotan: %50 gutxi gora behera.
Gehieneko denbora: 8 ordu.
Tarteko kontrolen ordutegia: klikatu botoia kontrol denborak ikusteko

Kontrola Km Ordua Igarotako denbora
1 Otzaurte Km 7 10:10h 70min
2 Atabarreta Km 13.5 11:20h 140min
3 Aratz Km16.1 12:00h 180min
4 Sancti Spiritu Km 19.6 12:15h 195min
5 Aitxuri Km 23.20 13:30h 270min
6 Oltze Km 26.60 14:25h 325min
7 Urbia Km 28.50 14:50h 350min
8 Itzubiaga Km 32.30 15:30h 390min
9 Moano Km 34.20 16:00h 420min
10 Oazurtza Km 37.80 16:30h 450min
11 Zegama Km 42.20 17:00h 480min

Errekorrak:
3 ordu, 48minutu 14 segundo. (gizonezkoa, Kilian Jornet – 2014)
4 ordu, 38 minutu 19 segundo. (emakumezkoa, Emanuela Brizio – 2008)
Zailtasuna: Oso handia.
Gehienezko parteartzaile kopurua: 500