Aurtengoan Segurako Aterpetxea erabilgarri dago

Maiatzaren 26tik 28ra bitarteko astebururako akordio batera iritsi ondoren, aurtengoan Segurako Aterpetxea lo egiteko erabili daiteke.

SEGURAKO ATERPETXEA

Erreserbak egiteko:

Baldintzak:

  • Erreserba, ordainketa osoa egindakoan konfirmatuko da.
  • Prezioak pertsonako eta bi gauetarako (gosaria barne):
    • Helduak: 36 €
    • Gazteak (25 urte baino gutxiago): 30 €
  • Maiatzak 26, ostiralean, 18:00etatik aurrera aterpetxerako sarrera.
  • Maiatzak 28, igandean, 10:00etarako aterpetxea libre utzi behar da.
  • Gosaria 09:00etan izango da. Goizago nahi duenarentzat gosari hotza jartzeko aukera egongo litzateke. Beti ere eramateko eta erreserba egiterakoan
  • Gaueko 12:00etatik aurrera ixiltasuna eskatzen da aterpetxean.
  • Aterpetxeko atea gaueko 12:00etan ixten da. Ordu horretatik aurrera ordutegi bereziak jarriko dira beranduago sartu nahi duenarentzat, goizeko 03:00ak arte (bertara iritxitakoan emango da informazio zehatza).
  • Aterpetxeko atea goizeko 08:00etan irekitzen da. Lehenago atera nahi duenari atea irekiko zaio.
  • Aterpetxea dela kontutan hartuta, gelak kopartitu behar dira. Bertako gelak 6 eta 8 lagunekoak dira.
  • Maindireak badaude.
  • Sukaldea ezin du norberak erabili