Zegama-Aizkorri 2020 etxetik!!

Salomondik eta Zegama-Aizkorriko antolakuntzatik uko egiten diogu 2020ko ediziorik gabe geratzeari, birtuala izan behar badu ere. Zegamako magia bizirik mantentzen lagunduko diguzu?

Dakizuenez, maiatzaren 24rako aurreikusita zegoen Zegama-Aizkorri 2021era arte atzeratu behar izan zen. Badakigu trail munduan gehien espero den hitzorduetako bat dela, bere giro, maila eta historiagatik eta, era berean, urtetik urtera oso gutxi direla parte hartu dezaketenak. Salomon-en ordea, uko egin genion amore emateari eta Zegama gabeko 2020an pentsatzeari. Izan ere, magia bizirik mantentzen laguntzea nahi dugu, eta azkenean zure dortsal preziatua izatea!

Nola? #ZegamaDesdeCasa-rekin!

Izena eman hemen, deskargatu zure dortsala eta osatu 10 egunetan ibilbidearen 42 kilometroak zauden tokian zaudela. Egindako distantzia sartu ahala, mapa baten gainean zure kokapena eta zure lagunena ikusi ahal izango dituzu, maratoiaren puntu ikonikoak (Aratz, Sancti Spiritu, Aizkorri) birtualki desblokeatzeaz gain. Ibilbidea amaitu ondoren, zure finisher diploma deskargatu ahal izango duzu eta orain onena dator: Zegama 2021ean korritzeko dortsal bat irabazi dezakezu! Hauxe besterik ez duzu egin behar:

  • Zure finisher diploma Instagrameko zure feed-ean zintzilikatu
  • Jarraitu @Salomon.Spain eta @ZegamaAizkorri kontuak
  • #ZegamaDesdeCasa traola erabili

Baldintzak betetzen dituzten finishers guztien artean, dortsal bat zozkatuko dugu 2021erako.

Bizi Zegama edozein bazterretatik, bizi #ZegamaDesdeCasa!