IZENA EMATEKO EPEAK.
Iaz bezala, gehienez 400 korrikalarik izango dute parte hartzeko aukera.
Maila honetako frogek suposatzen duten konpromisoak kontuan izanik (2008 Skyrunning European Championship), antolakuntzak, partaide guztien artetik 100 dortsal erreserbatuko ditu konpromiso horiei erantzuteko.
Bestalde, ekitaldi guztietan parte hartu duten korrikalariak eta azken bi ekitalditan denbora onenak izan dituen korrikalarien presentzia bermatzeko, antolakuntzak beste 125 dortsal erreserbatuko ditu.
Geratzen diren dortsalak (175) zozketa prozesuan sartuko dira. Gorago aipatutako moduan dortsala lortzen duen pertsona ez da zozketa prozesuan sartuko. Modu honetara 400 korrikalarien partaidetza lortuko da.
IZENA EMATEKO MODUA.
Aurreinskripzioa egiteko modu bakarra gure web orrian (www.zegama-aizkorri.com) dagoen formularioa betetzea izango da. Telefonoz edo posta elektronikoz egingo diren eskaerak ez dira onartuko.
ZOZKETA.
Zozketa otsailaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan Zegamako udaletxean egingo da. Zozketa publikoa izango da eta edonork izango du joateko aukera.
Dortsala egokitutako partaideen zerrenda otsailaren 16an gure web orrian argitaratuko da. Zerrenda hori, zozketaz, azken bi urteetako denbora onagatik eta ekitaldi guztietan parte hartzeagatik dortsala izango dutenen izenez osatua egongo da.
IZENEMATEA EGITEKO MODUA.
Dortsala egokitutako zerrendan aurkitzen den pertsonak dagokion diru sarrera egin beharko du aurrerago zehazten den Kutxako kontuan. Honako pausoak jarraituz:
Ordainketa:
-Federatuak (mendi lasterketetarako aseguruarekin): 40€. (Euskal Mendi Federakundean (EMF) federatutakoek 40€ ko diru sarrera egin beharko dute.)
-Federatuak eta mendi lasterketarako asegururik gabe edo ez federatuak: 50€.
-Ordainketa egiteko azken eguna 2008 martxoaren 31an izango da
- Diru sarrera egiterakoan Izena eta bi abizenak adierazi soilik
- KUTXA 2101 0032 88 0011326659
- Frogagiria: Honako agiriak bidali behar dira FAXez Zegamako Udaletxera (943 800073) edo emailez zegama-aizkorri@zegama-aizkorri.com helbidera:
- Diru sarreraren bankuaren agiria .
- 2008ko Mendi Federazioko aseguru txartelaren kopia (federatuta egon ezkero).
Korrikalaria partaide bezala onartua izateko aipatuko pauso denak bete beharko dira.
Izenematea osatzeko pauso guztiak behar bezala betetzen dituztenek, konfirmazio gutuna jasoko dute apirilean.
Dortsala dutenen artean, norbaitek frogan parte hartzeko aukerarik izango ez balu (lesioren batengatik, beste konpromisoren batengatik e.a.) ahalik eta azkarren jakinarazi beharko lioke antolakuntzari zegama-aizkorri@zegama-aizkorri.com helbidea erabiliz. Froga eguna baino 15 egun lehenago edo aurrez jakinarazten bada, ordaindutako diru kopurua itzuli egingo da.
Inskripzioak lasterketa parte hartzeko eskubidea ematen du, hala nola, erantzukizun zibileko eta istripu asegurua bermatu eta antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera. Horrez gain dortsalarekin batera eta lasterketa amaieran lasterkari bakoitzari banatuko zaien hainbat material lortzeko eskubidea ere bai.
Bajak direla eta geratzen diren hutsuneak, zozketako zerrenda errespetatuz beteko dira. Antolakuntza, dortsala izango duten korrikalari berri hauekin harremanetan jarriko da egoera honen berri emateko. Kasu hauetan ere inskripzioa egiteko baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Behin-betiko zerrenda , 400 korrikalariekin, www.zegama-aizkorri.com orrian eta Diario Vasco egunkarian (lasterketa baino aste bat lehenago) argitaratuko da.