|
ARAUDIA
1.- DATA
eta LEKUA: Zegama-Aizkorri mendi maratoia Maiatzeko laugarren igandean ospatuko da, Zegamako herrian
(Gipuzkoan).Zazpigarren edizio hau 2008 ko
Maiatzaren 25 an ospatuko da. irteera goizeko 9 tan izango duelarik.
2.- IBILBIDEA: Proba Aizkorri mendizerraren bi isurietatik iragaiten da. 42,195 kilometroko luzera du eta desnibel
metatua 5.472 metrokoa da. Neurketak EMF-ko eta
FEDME- ko teknikariek homologatu dituzte.
3.- Proba,
Zazpigarren edizio honetan, 2008 Skyrunning European Championship izango da .
4.- PARTEHARTZEA:
18 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte
hartzeko aukera baina,
gehienez ere, 400 lagun onartuko dira., arautegi honetan
adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak
betetzen badituzte
behintzat.
5.- MAILAK:
(proba ospatzen den egunean duten adina)
Gizonezkoen maila:
18 urte baino gehiagoko absolutoak
45 – gora beteranoak
Emakumezkoen maila:
18 urte baino gehiagoko absolutoak
40 – gora beteranak
2008 Skyrunning European Championship-ari dagokionez, partehartzaileak beste maila hauetan sailkatuko dira:
GIZONEZKOAK: Bakarra
EMAKUMEZKOAK:Bakarra
6.- IZEN-EMATEAK: gehienez ere 400 korrikalari. Aurreinskripzioa Urtarrillaren 14tik , 25 arte. web horri honetan bertan .
7.- PREZIOA: kuota 40€koa da aseguru txartelak mendian korrika egiteko estaldura badu, eta 50€koa federatuta ez daudenentzat edo
aseguru txartelak mendian korrika egiteko estaldura ez dutenentzat. Aipatu zenbatekoek zera bermatzen dute: proban parte hartzeko
eskubidea, erantzukizun zibileko
asegurua eta ezbeharretakoa, antolakuntzak partehartzaileentzako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea, oroigarri moduko
elastikoa eta antolakuntzak probarako lor ditzaken sarien zozketan parte hartzeko aukera.
a antolakuntzak
probarako lor ditzaken sarien zozketan parte hartzeko aukera.
8.- SEINALEZTAPENA: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta
ageriko balizaje-zintekin.
Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan zehar jarriko
dira.
9.- KONTROLAK: probaren luze-zabalean antolakuntzak 14 kontrol-gune jarri ditu eta berauetatik
pasatzea ezinbestekoa
izango da, gune hauetan egingo bait dira erregelamenduzko
igarotze-kontrolak. Aizkorriko tontorrean jarriko da, bestalde,
Tarteko Helmuga.
10.- HORNIDURA: 13 anoa postu atonduko dira helmugakoaz gain. Postu hauetan produktu energetiko
eta freskagarriak
eskainiko zaizkie partehartzaileei (ura, fruta, barrak, edari
energetikoak, e.a.) (ikus perfilaren grafikoa).
11.- IGAROTZE-DENBORAK: korrikalariek, gehienez ere, 8 ordu izango dituzte helmugara iristeko eta, hau
horrela, aipatu
denbora gainditzen duten partehartzaileek behin-betiko
sailkapenean agertzeko aukera oro galduko dute.
Edonola ere,
Antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango
dute ondorengo kasu
hauetan: kronometraje-kontrol ezberdinetan egitea espero den
denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten
dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean,
erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez
daramatenean, antolatzaileek
esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko
kiroltasunez
jokatzen ez dutenean. Xede hauetarako, probaren amaiera
adieraziko duten bi korrikalariren partehartzea aurreikusten du
antolakuntzak.
Baztertua edo kanporatua den partehartzaile orok gertuen duen kontrol gunean
eman beharko du bere
dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du
proba.
12.- SARIAK:
Gizonezko Absolutoak :
1º.
Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan
2º.
Garaikurra eta 600 € eskudirutan.
3º.
Garaikurra eta 300 € eskudirutan .
4º.
150 € eskudirutan.
5º.
100 € eskudirutan.
Beteranoak:
1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
2º Garaikurra.
3º Garaikurra.
Emakumezko Absolutoak
1ª Txapela, Garaikurra eta 1200 € eskudirutan.
2ª Garaikurra eta 600 €ko eskudirutan
3º Garaikurra eta 300 € eskudirutan.
Beteranak:
1º Txapela, Garaikurra eta bi lagunentzako bazkaritarako txartela.
2º Garaikurra.
3º Garaikurra.
TARTEKO HELMUGA
* Sailkatutako lehen emakumezkoa:
100 € eskudirutan.
* Sailkatutako lehen gizonezkoa:
100 € eskudirutan.
* Sari hauek jaso ahal izateko , 8 orduz azpitik iritsi beharko da helmugara.
SARI BEREZIA: proba
amaitzea lortzen duen kirolari
zaharrenarentzat sari berezi bat izango da.
Gainera proba ezarritako denboran amaitzen duten partehartzaile guztiek bertako
produktu sorta bat jasoko dute.
13.- SAILKAPENA: Sailkatzen diren Europear korrikalari guztiek puntuatuko dute 2008 Skyrunning European Championship-an.
Herrialdekako sailkapen sistema erabiliko da lasterketa bakoitzean lehen hiru gizonezkoek eta lehenengo emakumezkoak lortu dituzten
puntuen arabera. Talde bakoitzaren osaketa edo ekipo nazional bakoitza nola osatuta dagoen txapelketaren hasieran esan beharko da
eta aldaketarik balego, gutxienez lasterketa baino 12 ordu lehenago jakinarazi beharko da. Taldea osatzeko gutxienez 2 eta gehienez 12
kide beharko dira. Kide hauek ezin izango dira talde batetik bestera pasa behin txapelketa hasi ondoren. Taldekideak jantzi edota
logotipo berbera eraman beharko dute soinean. Puntu gehien lortu dituen taldea izango da
2008 Skyrunning European Championship Txapelduna.
14.- BILERA
INFORMATIBOA:
Antolakuntzak probaren iraganbide ezberdinei buruzko informazio topografikoa eta
antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu
aurkezpen tankerako bilera batean.
Aipatu aurkezpena Zegamako Herri Eskolako
gimnasioan egingo da proba ospatu bezperan, 2007ko Maiatzaren 24an,
arratsaldeko 18:00etan. Partehartzaileak bilera honetara hurbiltzea garrantzitsua da
oso.
15.- DORTSALEN
BANAKETA: dortsalak
Herri Eskolako gimnasioan banatuko dira, 2008ko maiatzaren 24an, arratsaldeko
5etatik 8ak artean. Maiatzaren 25an bertan, berriz, goizeko 7etatik 8etara banatuko dira plazan, irteera-puntutik gertu izango
den karpan.
16.- INGURUGIROA: Lasterketa, bere
zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau
horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora
ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile
guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak
ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.
Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen
ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.
17.- OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu
estrategikoenetan. Era berean masaje-zerbitzuak, dutxak, komuna eta aparteko
beharren bat duten edota ondoezak jota
iristen diren kirolariei aurreneko
laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan.
18.- SEGURTASUNA: Antolakuntzak, aurretik Lasterketako Batzordearekin hala adostuz gero,
proba ordezko ibilbidetik
desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen
aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, maratoia bertan behera
uzteko eskubide osoa izango du.
19.- LAGUNTZA
EZBEHARRETAN: Partehartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea
eta
kontrol-guneetan edozein ezbehar baten berri ematea.
20.- ERANTZUKIZUNA:
Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota
zabarkeriaz jokatzen
bada; eta baita partehartzaileen objetu pertsonalei
dagokienean ere, xede horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango
bait da helmugan
bertan. Horrela bada, partehartzaileek izango dute euren buruari edota
hirugarren pertsonei eragindako kalte
ororen erantzukizuna.
|